Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Gemma Zabaletak 'hausnarketa egiteko' eskatu die sindikatu abertzaleei
ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek maiatzaren 31rako EAEn eta Nafarroan sektore publikoan deitu duten grebaren kontra agertu da Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua.
Erredakzioa
Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak Eusko Jaurlaritza krisiari aurre egiteko egiten ari den "esfortzuen" inguruan "hausnarketa egiteko" eskatu die sindikatu abertzaleei bere ustez, "Euskadiren egoera ezin da gainerakoekin alderatu".
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Zabaleta ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek datorren maiatzaren 31rako EAEn eta Nafarroan sektore publikoan deitu duten grebaren kontra agertu da. Sindikatu abertzaleek "doako eta kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalaren" defentsan eta murrizketek lan baldintzetan eragindako "atzerapausoa" salatzeko deitu dute lanuztea.
"Euskadin bizi dugun egoerari aurre egiteko jarduten ari garen moduaren inguruan eta euskal administrazioa egiten ari den esfortzuaren inguruan hausnartzeko" eskatu die Zabaletak lanuztea deitu duten sindikatuei.
"Ekintza guztiak ez dira berdinak, eta ez dut uste Euskadiren egoera gainerakoekin alderatu daitekeenik ere", azpimarratu du.