Ekonomia -
ELEKTRIZITATEA
Argindarraren prezioa % 28 igo da ostiral honetan eta 200 eurotik gora ordaintzen da megawatt-ordua
Azken zortzi egunetako preziorik altuena da. Horrela, argiaren prezioa duela urtebete markatutakoa baino ia hirukoitza da.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako handizkako merkatuan elektrizitatearen batez besteko prezioa % 28 inguru igo da ostiral honetan, megawatt-orduak 207,77 euroko prezioa izan baitu, azken zortzi egunetako preziorik altuena.
Argindarraren prezioa duela urtebete markatutakoa (74,41 euro) baino ia hirukoitza da, eta otsailaren 24an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean baino % 1 handiagoa da berriz ere.
Apirileko lehen 22 egunetan, elektrizitatearen prezioa batez beste 191,13 eurora iritsi da megawatt-ordua, martxoko balioaren % 32 azpitik. Martxoa inoizko hilabeterik garestiena izan zen: 283,3 euro megawatt-ordua.