Ekonomia -

Bisita

Latinoamerikak EAEko lehiakortasun eredua ikasi nahi du

Garapenerako Banku Interamerikarraren, Latinoamerikako finantza erakunde nagusiaren, ordezkari talde bat Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ibiliko da bertako lehiakortasun eredua aztertzeko.

Latinoamerikak EAEko lehiakortasun eredua ikasi nahi du. Argazkia: EITB
Latinoamerikak EAEko lehiakortasun eredua ikasi nahi du.
Latinoamerikak EAEko lehiakortasun eredua ikasi nahi du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Garapenerako Banku Interamerikarraren Lehiakortasun saileko ordezkariak jasoko ditu aste honetan. Latinoamerikako finantza erakunde nagusiko ordezkariek enpresen lehiakortasuna "sustatzeko eta egonkortzeko" Jaurlaritzak erabili dituen tresna eta zerbitzuak ezagutu nahi ditu, Jaurlaritzak agiri batean jakinarazi duenez.

Aipatu iturrien arabera, ordezkaritza horren bisitak agerian uzten du "Patxi Lopez lehendakariak urrian AEBetan egindako bisita fruituak ematen ari dela".

Latinoamerikako finantza erakunde horrek 8.385 milioi euro bideratu zituen iaz garapenarekin lotutako proiektuak finantzatzeko.

Garapenerako Banku Interamerikarraren ordezkariak bost egunez egongo dira EAEn eta Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarekin eta Tomas Orbe SPRIren zuzendariarekin bilduko dira. Parte Teknologikoetara ere egingo dituzte bisitak.

Klusterrak

Era berean, klusterretako arduradunekin ere bilduko dira eta garatzen ari diren lankidetza politikak ezagutuko dituzte. Innobasquekin, Elkargirekin, Innovanet Sarearekin, Tecnaliarekin, MCCrekin, Orkestrarekin eta EAEko berrikuntza agenteen sarea osatzen duten beste enpresa batzuekin ere bilduko dira.

Hiri iraunkorrak

Maiatzaren 28a eta ekainaren 1a artean, beste ordezkari talde bat etorriko da EAEra bertako hiriek iraunkortasuna eta eraginkortasun energetikoa lortzeko dituzten tresnak ezagutzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea