Ekonomia -

Arcelor Mittal

Sestaoko ArcelorMittalek jarduerari ekingo dio berriro

Joan den urteko urritik lan-erregulazioko txostenean egon ostean, langile batzordeak planta berriro martxan jartzea erabaki du astelehen honetan.

Sestaoko (Bizkaia) ArcelorMittal lantokia. Argazkia: EITB
Sestaoko ArcelorMittal lantegia, berriz martxan

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko (Bizkaia) ArcelorMittaleko langileen batzarrak lantegia berriro abian jartzearen alde bozkatu du gaur. Ekainaren hasieran zabal dezakete berriro lantegia.

Erabaki horrekin batera, sarien sistema berri bat eta oporren egutegiberri bat negoziatzea onartu dute gaur, gehiengoaren botoekin.

Lantegia geldirik dago, eta 450 langileri eragiten dien lan erregulazio espedientea dute pasa den urritik.

Pasa den astean, LAB sindikatuak azaldu zuen langileen batzarrak atzera bota zuela CCOOk, UGTk eta ELAk lantegia berriz martxan jartzeko zuzendaritzarekin egindako akordiorako oinarria. Zuzendaritzak esan zuen proposamena onartu arte ez zela lantegia martxan jarriko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea