Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Ekonomia pizteko, Kontzertu Ekonomikoa baliatzea eskatu du Confebaskek
Lujuaren iritziz, Ministroen Kontseiluan hartzen diren neurriak "beharrezkoak diren arren" ez dira krisiari aurre egiteko nahikoak eta ekonomia suspertzeko neurriak eskatu dizkie administrazioei.
Erredakzioa
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak euskal administrazioei ekonomia pizteko neurriak hartzeko eskatu die Kontzertu Ekonomikoaz baliatuta, krisiari aurre egin ahal izateko.
Onda Vascan emandako elkarrizketa batean Lujuak Eustatek EAEko ekonomiaren inguruan emandako datuez hitz egin du, urteko lehen hiruhilabetean BPGk % 0,3ko jaitsiera izan duela jakinarazi du Euskal Estatistika Institutuak.
Lujuak enpresaburuek ohartarazitakoa errepikatu du, hau da, "2012 urtea iazkoa baino okerragoa" izango dela, eta oraindik "benetan txarto pasatuko dugu", erantsi du.
Confebaskeko presidenteak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak ostiraletako Ministroen Kontseiluan adosten diren neurriak "beharrezkoak izan arren", horiekin soilik ezin izango zaiola krisiari aurre egin adierazi du, eta hortaz, administrazioei ekonomia pizteko neurri pizgarriak hartzeko eskatu die.
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak euskal administrazioei ekonomia pizteko neurriak hartzeko eskatu die Kontzertu Ekonomikoaz baliatuta, krisiari aurre egin ahal izateko. Onda Vascan emandako elkarrizketa batean Lujuak Eustatek EAEko ekonomiaren inguruan emandako datuez hitz egin du, urteko lehen hiruhilabetean BPGk % 0,3ko jaitsiera izan duela jakinarazi du Euskal Estatistika Institutuak. Lujuak enpresaburuek ohartarazitakoa errepikatu du, hau da, "2012 urtea iazkoa baino okerragoa" izango dela, eta oraindik "benetan txarto pasatuko dugu", erantsi du. Confebaskeko presidenteak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak ostiraletako Ministroen Kontseiluan adosten diren neurriak "beharrezkoak izan arren", horiekin soilik ezin izango zaiola krisiari aurre egin adierazi du, eta hortaz, administrazioei ekonomia pizteko neurri pizgarriak hartzeko eskatu die.