Ekonomia -

Xekearen bisita

Al Thani Qatarreko emirrak Espainiari gas eta inbertsio gehiago promestu dizkio

Tamim Bin Hamad Al Thani xeke eta Qatarreko emirra Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentearekin bilduko da; izan ere, Qatar Investment Authority funtsa konpainiaren akziodun nagusia da.

Tamim Bin Hamad Al Thani Qatarreko emirra eta Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: EFE
Tamim Bin Hamad Al Thani Qatarreko emirra  eta Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: EFE
Tamim Bin Hamad Al Thani Qatarreko emirra eta Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dirudienez, Qatarrek inbertsioak areagotuko ditu Espainian, bereziki trantsizio energetikoaren eta bultzada digitalaren esparruan, eta gas hornidura laster handituko dute. Ameriketako Estatu Batuen atzetik Qatar munduko gas esportatzaile nagusia da.

Tamim Bin Hamad Al Thani xeke eta Qatarreko emirrak bi eguneko bisita egin behar du Espainian. Astearte honetan Espainiako erregeek hartu dute, baina Pedro Sanchez gobernuburuarekin ere batzartzekoa da.

Era berean, emirra Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentearekin bilduko da; izan ere, Qatar Investment Authority funtsa (QIA) konpainia energetikoaren akziodun nagusia da.

Bi estatuek harreman diplomatikoak duela 50 urte abiatu zituzten. Espainiaren eta Qatarren arteko lotura harreman estrategiko bihurtzeko asmoa dute orain. Horretarako, bi gobernuek adierazpen bateratua sinatuko dute asteazken honetan, baita beste 12 akordio ere.

Besteak beste, QIA funtsak eta Cofides garapena finantzatzeko elkarteak lankidetza akordioa sinatuko dute. QIA munduko funtsik garrantzitsuenetako bat da, eta 450.000 milioi euroko aktiboak ditu.

Arabiar Emirerri Batuekin batera, Qatar Espainiako ekonomiaren sektore garrantzitsuetan inbertitzaile nagusietako bat da dagoeneko, tartean, abiazio zibila, finantzak, eraikuntza, energia edo azpiegituratan.

Moncloaren arabera, Espainiaren bigarren gas natural hornitzailea da Nigeriarekin batera, eta Aljeriaren atzetik. 2019an gas inportazioen % 11,4 bertatik iritsi ziren, baina hurrengo bi urteetan hiru postu behera egin zituen.

Espainiako erregeek Tamim bin Hamad Al Thani xekea eta haren emaztea, Jawaher bint Hamad bin Suhaim Al Thani, Zarzuela jauregian hartu dituzte. Afari berezia antolatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Gaurko azken minutuko albisteak Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainiako Gobernua Espainia albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Qatar Gasaren krisia Europan