Ekonomia -

Balantzea

Euskadiko hotelen sektoreak pandemia aurreko maila gainditu du Aste Santuan

Gainera, apirilean hirukoiztu egin dira gaualdi eta sarrera kopurua iazko Aste Santuko datuekin alderatuta, pandemiari aurre egiteko neurriak indarrean zeudela.

Gurutzontziak Getxon, aurtengo Aste Santuan. Argazkia: EFE
Gurutzontziak Getxon, aurtengo Aste Santuan
Gurutzontziak Getxon, aurtengo Aste Santuan. Argazkia: EFE

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko hotel-establezimenduek pandemia aurrean erregistratutako maila gainditu dute, gaualdi eta sarrera kopuruari erreparatuta, aurten 51.974 sarrerara eta 107-475 gaualditara helduta, 2019ko 46.969 eta 101.980 kopuruarekin alderatuta, hurrenez hurren.

Eustatek argitara eman duen azken estatistika txostenaren arabera, okupazio-mailak, 2021ekin alderatuta, % 78,9 izan dira plazakoa eta % 81,9 logelakoa aintzat hartuta EAEn. Portzentaje horiek % 32,8 puntuko hazkundea adierazten dute plazen arabera neurtuz gero, eta 33,1 puntukoa logelen arabera neurturik. 

Jatorri atzerritarreko turistak sarrera guztien % 31,5 dira, eta gaualdien % 29,1. Hala, gora egin dute  2021eko Aste Santuarekin alderatuta: % 580,1 eta % 619,4, hurrenez hurren. Beste autonomia erkidegoetatik etorritako pertsona kopuruari dagokionez ere, aurreko urtean baino datu hobeak izan ditu: sarrerak % 40,5 gehitu dira, eta gaualdiak % 76,3.

Lurraldeka, aurreko Aste Santuaren aldean positiboa izan da, intentsitate ezberdinetan, jokamoldea: Araban % 33,7 igo dira sarrerak, Gipuzkoan % 72,6 eta Bizkaian % 130,1. Era berean, gaualdietan ere aldaketa positiboa erregistratu da: % 34,7 Araban, % 113,1 Gipuzkoan eta % 196,3 Bizkaian.

Gainera, apirilean hirukoiztu egin dira gaualdi eta sarrera kopurua iazko Aste Santuko datuekin alderatuta, pandemiari aurre egiteko neurriak indarrean zeudela. Igoera  % 207,4koa izan da sarreren kasuan eta % 206,1 gaualdien kasuan, Eustaten datuen arabera. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aste Santua Ostatuak Eustat