Ekonomia -

AKORDIOA

Bilboko Portuko zamaketako enpresek eta sindikatuek lan-hitzarmena berritzeko akordioa lortu dute

2020 amaieran zamaketariek egindako grebaren ondotik hasi zituzten negoziazioak bi aldeek, eta orain iritsi da akordioa. Oraingoz, ez dute hitzartutakoaren xehetasunik jakinarazi.

Bilboko Portuko artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Bilboko Portuko artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Bilboko Portuko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuko zamaketako enpresek eta sindikatuek datozen sei urteetarako baldintzen oinarriak adostu dituzte, eta horretarako, hitzarmena berrituko dute.

Bioestiba CPE osatzen duten lau akziodun nagusiek — Berge, Consignaciones Toro y Betolaza, CSP Iberian Bilbao Terminal eta  Servicios Logísticos Portuarios-SLP — eta Koordinadora eta UGT sindikatuek babestu dute ituna.

Bilboko Portuko Agintaritzak ohar bidez esan duenez, itunak "sektorearen bideragarritasuna eta egonkortasuna" bermatuko ditu, eta Bilboko Portuaren "lehiakortasuna" hobetzea ahalbidetuko du. Portuak eskaintzen duen zerbitzua hobetzearekin batera,  enpleguaren kalitatea mantentzeko bidean urrats garrantzitsua dela zehaztu dute, akordioaren berri emateko kaleratutako idatzian.

Zamaketa-enpresek ere, euren aldetik, akordioak "Bilboko Portuaren egonkortasuna eta lehiakortasuna" bermatuko dituela nabarmendu du, besteak beste, adostutako oinarriei esker, Bioestiba CPE hartzekodunen konkurtsotik atera ahalko delako.

Orain, "hartutako konpromisoak bete daitezen", afera honetan zerikusia duten alde guztiei "lan egitea" dagokiela gaineratu dute enpresek, "azpiegituren eta zerbitzuaren izen ona" berreskuratzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT