Ekonomia -

Orain arte ez zegoen zehaztuta

EBeko abokatuak hegaldi atzerapenengatik konpentsazioa defendatzen du

Boten ustez bidaiariek hiru ordu edo gehiagoko atzerapena pairatuz gero diru konpentsazioa eskuratu beharko lukete eta Europar Batasuneko epaitegiari erabakia baieztatzeko eskatu dio.

Hegazkin bat lur hartzen.
Hegazkin bat lur hartzen.
Hegazkin bat lur hartzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Epaitegiko abokatu nagusiak, Yves Botek, konklusio agiri batean defendatu du EBeko Justizia Epaitegiak 2009. urteko urrian printzipio hori baieztatu zuela, eta beraz, oraindik indarrean dagoela.

Europar legediak 250 eta 600 euroko konpentsazioa zehazten du hegaldiak bertan behera geldituz gero, baina orain arte ez zuen ezer esaten atzeratutako hegaldien inguruan.

Arau honek ez luke proportzionaltasunaren oinarria hautsiko, izan ere, ez da gainkarga ekonomiko handiegia hegazkin konpainientzako; normalean ez baitira hiru ordu edo gehiagoko atzerapenak ematen.

Lufthansaren auzia

Abokatu nagusiaren erabakia Alemaniako epaitegi baten eskaeraren ondoren etorri da. Epaitegi horretan, Lufthansa hegazkin konpainiak eta 24 orduko atzeraldiak pairatu zituzten zenbait bidaiarien arteko afera epaitzen ari dira. Bestalde, britaniar hegazkintza zibilaren eta Nazioarteko Aire Garraioko Elkartearen artean antzeko auzia epaitzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea