Ekonomia -

Epai irmoa

Santander banketxeak eskudirua leihatilan sartzeagatik kobratzeari utzi beharko dio

Gasteizko epaitegi batek baliogabetzat jo du bankuak kobratzen zuen 10 euroko komisioa, EKA kontsumitzaileen elkarteak aurkeztutako eskaria aintzat hartu ostean. Elkarteak ohartarazi duenez, tankerako komisioak kobratzen dituzten finantza erakundeek kontrako helegiteak aurkezten jarraituko du.

Santander banketxeak Bilbon duen bulegoetako bat. Argazkia: Iker Salgado
Santander banketxeak Bilbon duen bulegoetako bat.
Santander banketxeak Bilbon duen bulegoetako bat. Argazkia: Iker Salgado

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santander banketxeak eskudirua leihatilan sartzeagatik kobratzeari (10 euroko komisioa pagatu behar zuten bezeroek) utzi beharko dio, Gasteizko merkataritza alorreko 1. zenbakiko epaitegiak emandako epaiaren ostean. EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak jakinarazi duenez, bankuak ez du epaiaren kontrako helegitea aurkeztu, eta hortaz, irmoa da erabakia.

Elkarteak bukarazte-akzio aurkeztu zuen epaitegian komisioaren kontra, eta arrazoia eman diote. Hala, aurrerantzean, bankuak ezingo du komisio hori kobratu, eta orain arte horregatik bildutakoa itzuli beharko du.

Era berean, finantza entitateak "komisioen, baldintzen eta gastuen liburuxkatik kendu beharko ditu" komisio horren ingurukoak.

EKAren arabera, "komisio hori baliogabea dela orokortu da, eta beraz, entitate guztiek kobratzeari utzi behar diote. Hala egiten ez badute, EKAk euren kontrako helegiteak aurkezten jarraituko du".

Kontsumitzaileen elkarteak gogorarazi duenez, "hainbat komisio jo dituzte baliogabetzat: leihatilan eskudirua ateratzeagatik ezartzen zutena, zenbaki gorriak edukitzeagatik kobratzen zutena edota kutxazainaren bidez egin daitezkeen operazioak egiteagatik zegoena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Banco Santander Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Kontsumoa