Ekonomia -
Eurostaten datuak
Europak atzeraldia saihestea lortu du, Alemaniako datuei esker
Euroguneko eta Europar Batasuneko Barne Produktu Gordina egonkor mantendu da urteko lehen hiruhilekoan, Eurostatek iragarritako datuen arabera.
Erredakzioa
Euroguneko eta Europar Batasuneko Barne Produktu Gordina egonkor mantendu da urteko lehen hiruhilekoan, Eurostatek iragarritako datuen arabera. Datu horien arabera, Europak atzeraldia saihestea lortu du, euroguneak eta EBk pairatutako azken bi jaitsieren ondoren (% 0,3)
Urtez urteko datuen arabera, Barne Produktu Gordina egonkor mantendu da eurogunean eta % 0,1 hazi da 27etan.
2011ko azken hiruhilekoan, euroguneko ekonomiak % 0,7 egin du gora, iazko datuekin aladeratuz. Europar Batasunean, berriz, % 0,8 igo da. 2012ko lehen hiruhilekoan, Europar Batasuneko zortzi herrialde atzeraldian sartu dira, tartean Espainia, % 0,3ko jaitsiera pairatu ondoren edota Italia (% 0,8).
Datu txar horiei aurre egiteko, Alemaniak % 0,5 egin du gora, azken bi hiruhilekoetan % 0,2 jaitsi ondoren. Frantzian, Barne Produktu Gordina egonkor mantendu da, eta Holanda atzeraldian sartu da, % 0,2ko jatsierari esker.
Portugalek eta Txiprek ere datu txarrak izan dituzte, % 0,1 eta % 0,3ko jatsierekin, hurrenez hurren. Oraindik ez dituzte Irlandako eta Greziako datuak jakinarazi.
Euroguneko daturik onenak Finlandiakoak izan dira. Azken hiruhilekoan Finlandiako ekonomia % 1,3 hazi da.