Ekonomia -

Irungo Ogasuna

Bravoren nagusia, 'zur eta lur' zorrak eskudirutan onartzen zirelako

Langileei zorren diru-sarrerak eskudirutan ez jasotzeko betebeharraz ohartarazi ziela adierazi du.

Jose Maria Bravo epaiketan.
Jose Maria Bravo epaiketan.
Jose Maria Bravo epaiketan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Bravok ordainketak eskudirutan jaso zituela jakin zuenean, "zur eta lur" gelditu zen Juan Pardo San Gil Gipuzkoako Ogasuneko zerga-bulegoetako unitateko arduradun ohia. Horixe adierazi du Irungo ustezko iruzurraren epaiketan akusatuaren nagusiak.

2006 urteraino ez zuela gertatutakoaren berri adierazi du, izan ere, langileei zorren diru-sarrerak eskudirutan ez jasotzeko betebeharraz ohartarazi ziela adierazi du.

Juan Jose Mujika orduko Ogasun diputatuarekin bildu zenean izan zuela albistearen berri kontatu du, eta "zur eta lur" gelditu zela berretsi du, Bravo "zentzuzkotzat" zuelako, "prozesua ondoen ezagutzen zuenetako bat zen, eta beti, ongi jokatzen zuela uste nuen". "Diputatuak hori esan zidanean, ezin nuen sinestu", adierazi du Pardo San Gilek, eta azalpenak eskatzeko Bravori berari zuzenean deitu ziola gaineratu du. Hala ere, ezin izan zuela berekin harremanetan jarri adierazi du, ez baitzion telefonoa hartu.

Kaudimen-gabeziako kontuak berak gainbegiratu behar zituela onartu du, baina "bakoitzak bere lana ongi egiten zuela" pentsatzen zuen eta konfidantza osoa zuela horretan. "Ez ziren txosten guztiak gainbegiratzen, pila bat baitziren".

Bestetik, diru-sarrerez arduratzen diren langileek Ogasunak bahitutako ondasunen enkanteetan parte hartzea "debekatuta" dutela adierazi du. "Zerga-bilketaren lehen manamendua da", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea