Ekonomia -
Finantza ministroak
Banketxeen kapitalaren baldintzetan aurreratzea adostu du EBk
Banketxeen kapitalaren baldintza berrien inguruan orain bi aste egin zuten aurretiazko konpromisoa onartu dute Europar Batasuneko finantza ministroek.
Erredakzioa
Europako Batzordearekin Europako banketxeentzat kapital baldintza berrien inguruko negoziazioak hastea onartu du Europar Batasunak, Erresuma Batuak eta Bulgariak akordioarekin bat egin ostean.
Adostasuna ez zaie herrialde guztiei gustatzen. Horregatik, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Banketxeen Agintaritzak testua hobetzea espero dute herrialdeen, Europako Gobernuaren eta Batzordearen artean.
Margrethe Vestager Danimarkako Ekonomia ministroak berretsi du "inor ez dagoela aurka" etorkizuneko krisien aurrean banketxeak blindatzeko xedea duen konpromisoan, eta denak aurrerapausoak ematen alde daudela.