Ekonomia -

Krisia

Bizkaiko ekonomiak % 1,2 egingo du behera 2012. urtean

Halaber, 9.400 lanpostu galduko direla aurreikusi du. Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren arabera, suspertze ekonomikoa ez da 2013ra arte helduko.

Jose Maria Vazquez Eguskiza irudiaren erdialdean. Efe.
Jose Maria Vazquez Eguskiza irudiaren erdialdean. Efe.
Jose Maria Vazquez Eguskiza irudiaren erdialdean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (Cebek) hitzetan, aurten BPGk % 1,2 egingo du behera Bizkaian, eta 9.400 lanpostu galduko dira. Ildo horretan, suspertze ekonomikoa 2013ra arte ez dela emango aurreikusi dute.

Jose Maria Vazquez Eguskiza Cebekeko presidenteren esanetan, "ez datoz garai oso onak"; besteak beste, eurogunearen "atzeraldia" eta mundu mailan ematen ari den hazkunde desorekatua dela eta.

Euskadi lehen hiruhilekoan atzeraldian sartu dela gogoratu ostean, Eguskizak "guztiok atzeraldi nabarian" gaudela esan du, eta ildo horretan, Bizkaiko ekonomiak "batzuen eta besteen konfiantza ezagatik" atzera egin duela gaineratu du.

Bizkaian atzeraldia % 0,4koa izan da lehen hiruhilekoan, eta beraz, "ez dira berri onak". Cebeken hitzetan, Bizkaiko ekonomiak Euskadiko eta Espainiako ekonomien antzera garatuko da.

Bizkaiak 30.100 enplegu galdu ditu 2007tik. Ildo horretan, 2013ra arte suspertze ekonomiko argia ez denez emango, enpleguaren "berreskurapena" atzeratuko da.

Dena den, Cebekeko presidentearen ustez, Euskadin, orokorrean, "badakigu zer egin behar den, eta argi izpi txiki bat ikusten dugunean arin ibiliko gara".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea