Ekonomia -
Murrizketak
Andaluziako Juntak soldata publikoak murriztu eta zergak igoko ditu
Erkidegoan inoiz egin den murrizketarik handiena da eta neurrien helburua defizita murriztea da.
Erredakzioa
2012rako Andaluziako Juntaren aurrekontuetan 2.500 milioi euroko murrizketa onartu du gaur bertako Gobernuak, % 1,5eko defizitarekin bat egiteko. Ondorioz, langile publikoen soldatak murriztu eta zergak igoko dituzte.
Erkidegoan inoiz egin den murrizketarik handiena da eta 2012-2014 Egonkortasunerako Plan Ekonomiko Finantzarioan dator. Juntak, orain, Ogasun Ministeriora bidaliko du.
Carmen Martinez Aguayo Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuak neurri horrekin 1.000 milioi euroko diru-sarrera gehiago espero ditu, eta, aldi berean, gastuan 2.500 milioi
Andaluziako Gobernuak hezkuntza publikoa babestu nahi du (hori dela eta, ez du gelako ikasle kopurua handituko), eta "behin-behineko" esfortzu solidarioa eskatu die langile publikoei.