Ekonomia -

Diputatuen Kongresua

Rajoyk euroaren aldeko 'mezu argia eta sendoa' eskatu du

Eskari berbera egin du zor publikoaren jasangarritasunarentzat ere. Hala eta guztiz ere, Espainiako presidenteak ez du argitu nori egin dion eskaria.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak euroaren aldeko eta Euroguneko estatuen zor publikoaren jasangarritasunaren aldeko "mezu argia eta sendoa" eskatu du.

Diputatuen Kongresuan kontrol saioan agerraldia egin ostean, Mariano Rajoyk hedabideekin hitz egin du mezu hori eskatzeko, baina nori eskatzen dion argitu gabe.

Bestalde, Rajoyk argi adierazi nahi izan du azken orduotan ez dutela Espainiaren balizko eskuhartzeaz edo bestelako laguntzez hitz egin.

Hala ere, gobernuburuak gogorarazi du Espainiako arrisku sariaren gorakadak zailtasunak eragin dituela, baina "lehentasuna denon zor publikoaren jasangarritasuna" dela.

Azken orduotan Angela Merkel Alemaniako kantzillerrarekin edo Europar Batasuneko beste buruzagiren batekin hitz egin ote duen galdetuta, Rajoyk erantzun du ia astero hitz egiten duela buruzagi europarrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea