Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat hil da Oiartzunen izandako istripu ez-traumatiko batean
Ezbeharra astelehenean jazo zen, eraikuntza sektorean, baina gaur jakinarazi dute. Heriotza salatzeko bilkura deitu dute bihar arratsalderako.
EITB MEDIA
Langile bat hil zen Oiartzunen (Gipuzkoa) astelehenean, eraikuntza sektorean ari zela, istripu ez-traumatiko batean. Ezbeharra herenegun izan bazen ere, gaur jakinarazi dute, xehetasun askorik eman ez duten arren.
Heriotza salatzeko bilkura deitu du LAB sindikatuak. 18:30ean izango da Oiartzungo plazan.
Astebetean Euskal Herrian lan istripuz hildako bosgarrena da Oiartzungoa. Lehengo ezbehar hilgarria Bermeon (Bizkaia) jazo zen, beste istripu ez-traumatiko batean. Garesen (Nafarroan) beste bi langile zendu ziren astelehenean, esnetegi batean. Ollokin maiatzean izandako istripu baten ondorioz erietxean zen langilearena izan zen laugarrena.
Urtea hasi zenetik, 36 behargin hil dira lanean ari zirenean, sindikatuek egindako kontaketaren arabera.