Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Mario Fernandez: 'Espainiak ez du sinesgarritasunik'

Fernandezen hitzetan, "ez dago zer egiterik" EBZk "Espainiako zorrari eutsiko" diola ez badu esaten. Halaber, murrizketetan soilik oinarritutako politika "amildegira garamatza segurtasun osoz".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearen hitzetan, Espainiaren arazoa "sinesgarritasun eza" da, eta Europako Banku Zentralak (EBZ) "Espainiako zorrari eutsiko" diola esaten ez duen bitartean "egiteko ezer" ez dagoela esan du.

Fernandezek adierazpen horiek egin ditu Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko enpresaburuen bileran; horretan, Carlos Solchaga Ekonomia eta Ogasun ministro ohiak parte hartu du.

Fernandezek azaldu duenez, orain dela hilabete batzuk 200 puntuko mailatik gora "arnas egitea" ezinezkoa zela uste zuen mundu guztiak. "Azken hilabeteetan ohituta egon gara 400 puntuko mailatik gora egoten, eta atzo 500 puntuko muga gainditu genuen; Carlos Solchagak esan duen bezala, herrialde asko muga hori gainditu zutenean erreskatatu zituzten".

Kutxabankeko presidentearen esanetan, Espainian gertatzen ari dena "sinesgarritasun" arazo bat da, eta halaber, Europar Batasunak ezarritako politika ekonomiko "desegoki" baten ondorioa da.

Ildo horretan, , murrizketetan soilik oinarritutako politika "amildegira garamatza segurtasun osoz", eta "esperimentatu" behar dela uste du.

Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearen hitzetan, Espainiaren arazoa "sinesgarritasun eza" da, eta Europako Banku Zentralak (EBZ) "Espainiako zorrari eutsiko" diola esaten ez duen bitartean "egiteko ezer" ez dagoela esan du.Fernandezek adierazpen horiek egin ditu Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko enpresaburuen bileran; horretan, Carlos Solchaga Ekonomia eta Ogasun ministro ohiak parte hartu du.Fernandezek azaldu duenez, orain dela hilabete batzuk 200 puntuko mailatik gora "arnas egitea" ezinezkoa zela uste zuen mundu guztiak. "Azken hilabeteetan ohituta egon gara 400 puntuko mailatik gora egoten, eta atzo 500 puntuko muga gainditu genuen; Carlos Solchagak esan duen bezala, herrialde asko muga hori gainditu zutenean erreskatatu zituzten". Kutxabankeko presidentearen esanetan, Espainian gertatzen ari dena "sinesgarritasun" arazo bat da, eta halaber, Europar Batasunak ezarritako politika ekonomiko "desegoki" baten ondorioa da. Ildo horretan, , murrizketetan soilik oinarritutako politika "amildegira garamatza segurtasun osoz", eta "esperimentatu" behar dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Kutxabank Espainia Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Europako Banku Zentrala