Ekonomia -

EITB DATA

Etxebizitzen salerosketa suspertzen ari da Euskadin eta Nafarroan, 2008 aurreko mailatik gerturatuta

Halere, etxebizitza berrien kasuan ez ezik, hipoteken zenbatekoaren kasuan ere, ez dira higiezinen burbuilak eztanda egin aurreko mailara heldu, nahiz eta pandemia aurreko egoera berreskuratu, EITB DATA ikerketaren arabera.

Etxebizitzen salerosketaren igoera 2022ko lehen hiruhilekoan. Irudia: EITB MEDIA
Etxebizitzen salerosketaren igoera 2022ko lehen hiruhilekoan
Etxebizitzen salerosketaren igoera 2022ko lehen hiruhilekoan. Irudia: EITB MEDIA

Iker Gonzalez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen salerosketa kopurua 2008ko krisialdiaren aurreko egoeratik oso gertu dago Euskadin eta Nafarroan (% 94 eta % 86,5, hurrenez hurren), EITBk gaur hedabide guztietan zabaltzen ari den EITB DATA ikerketaren azken txostenaren arabera.

Susperraldia modu desorekatuan jazotzen ari da, gehienbat bigarren eskuko etxebizitzen salmentagatik gertatzen ari baita, erositako 10 etxebizitzetatik 8 multzo horietakoak dira eta.

Pandemiak higiezinen merkatuan aurreko urteetan ikusitako goranzko joera eten zuen, eta 2022ko lehen hiruhilekoan operazioak % 16,6 hazi ziren Euskadin, eta % 2,9 Nafarroan. Estatuan, oro har, hazkundea % 26,7koa izan zen.

2005 eta 2007 bitartean, inoiz izandako etxebizitza salerosketa kopururik handiena izan zen, Euskadin, 24.459 operazio zenbatuta, eta, 2012-2014 hirurtekoan ondoa jo ostean, 13.248 operaziorekin, 2020 eta 2021 artean zenbatutako batez bestekoa 22.983 izan zen. Nafarroan, fenomeno bera izan da, 8.292 operaziorekin 2005-2007 bitartean; 4.087, 2012-2014ean eta 7.176, 2020-2021 bitartean.

Etxebizitza berriari dagokionez, 2022ko lehen hiruhileko datuek baieztatu dute pandemia aurreko egoera berreskuratu egin dela, baina ez da 2005-2008 hirurtekoan lortutako mailaren erdira ere heltzen, ez Euskadi eta Nafarroan, ezta Estatuan ere.

Joera hori azaltzen duen faktorea etxebizitzen eraberritzeari emandako bultzada izan da, 2011tik gora besterik ez du egin eta. Izan ere, 2020-2021 bitartean, Euskadin, Nafarroan eta Espainian 985, 331 eta 26.241 etxebizitza birgaitu dira hurrenez hurren, obra berri, handitze edo eraberritze gisa.

Irudia: EITB MEDIA

Irudia: EITB MEDIA

Euskadi, etxebizitza gutxien dituen erkidegoa

EAE da etxebizitza stock txikiena duen erkidegoa, 2020an, 100.000 biztanleko 125 baino ez zituen eta; 2012an, horren laukoitza baino gehiago zegoen stockean (546). Stock txikiena duen hurrengo erkidegoa da, 631rekin; eta etxebizitza gehien dituena Errioxa da, 2.793rekin 100.000 biztanleko.

Irudia: EITB MEDIA

Irudia: EITB MEDIA

EAEko etxebizitzen prezioa, altuenen artean

Egoera horrek etxebizitzaren prezioaren joeran ere badu isla; izan ere, Euskadik jarraitzen du metro koadroko prezio altuenetakoa duen erkidegoa izaten, batez beste, 2.502 euroan baitago, Nafarroako 1.510 euroko prezioaren edo Estatuko batez besteko 1.734 eurokoaren aldean.

Irudia: EITB MEDIA

Irudia: EITB MEDIA

EAEk, halere, aberastasuna sortzean, batez besteko soldatetan, etxeen aurrezpen mailan, langabezia-tasa txikiagoan… eta "eraikitzeko orografia zaila" duen erkidegoen buruan dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza EITB Data