Ekonomia -

EITB DATA

Tasa finko eta aldakorreko hipotekak parekatu egin dira Euskadin

Gainera, etxebizitza estandar bat duen familia batek diru-sarreren % 33 bideratu behar du hipoteka ordaintzera; 2007-2008 bitartean diru-sarreren % 50 bideratu behar izaten zuen batez beste familia batek.

Hipoteken eboluzioa. Irudia: EITB MEDIA
Hipoteken eboluzioa
Hipoteken eboluzioa. Irudia: EITB MEDIA

Iker Gonzalez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tasa finkoa duten hipotekek aldakorra duten hipoteken mailara heltzea lortu dute Euskadin, ia erabat parekatuta izatea lortu arte. Zehatz-mehatz, aurtengo lehen hiruhilekoan, sinatutako hipoteken % 47,2 tasa finkoko hipotekak izan dira, eta % 52,4 tasa aldakorrekoak.

Hala jaso du EITB DATA azken inkestak, oraingo honetan etxebizitzaren merkatuaren inguruko egoeraren erradiografia egin duenak.

Finko eta aldakorreko modalitateen joera aldaketa 2015-2016an izan zen, finkoa hondar-balioa izatetik hipoteken laurdena hartzera igaro zen eta. Hortik aurrera, igoera esponentziala izan zuen, hipoteken erdia finkoak izatera heldu arte.

Hipoteka, diru-sarreren heren bat

Bestalde, etxebizitza estandarra (80 metro) duen familia batentzat, hipoteka ordaintzeko diru-sarreren % 33 bideratu behar izaten zuten 2021ean, Estatuan.

Inoizko kopururik altuena higiezin eta finantza burbuilaren eztandaren atarian jazo zen, etxebizitza bateko bizilagunak diru-sarreren % 50 baino gehiago bideratzera behartuta egon baitziren. 2016 eta 2017 artean, aldiz, % 31 azpitik egon da zifra hori.

Irudia: EITB MEDIA

Irudia: EITB MEDIA

2020-2021ean osatutako hipoteken zenbatekoari dagokionez, bai zenbateko osoak baita batez bestekoak ere, ez dute 2008ko krisialdiaren aurreko baloreak izatea lortu, nahiz eta susperraldian egon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza EITB Data