Ekonomia -

Ameriketako Estatu Batuak

AEBko Erreserba Federalak 0,75 igo ditu interes-tasak, 1994tik igoerarik handiena

Horrela, bada, Estatu Batuetako interes-tasak % 1,5 eta % 1,75 artean egongo dira. Gainera, uztailean interes-tasak berriro igoko dituela iragarri du Erreserba Federalak.  

Jerome Powell Erreserba Federaleko presidentea. Argazkia: EFE
Jerome Powell Erreserba Federaleko presidentea. Argazkia: EFE
Jerome Powell Erreserba Federaleko presidentea. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak erabaki du interes-tasak 0,75 puntu igotzea, prezioen etengabeko garestitzeari aurre egiteko.

Hazkunde horren ondotik, munduko ekonomia handienaren interes-tasak % 1,5 eta % 1,75 artean egongo dira.  

Halaber, Jerome Powell Erreserba Federalaren presidenteak iragarri du interes-tasak beste 0,5 edo 0,75 puntu igotzea onartuko dutela uztailaren 26an eta 27an egingo duten bileran.

1994tik agindu duen igoerarik handiena da. Orduan, Bill Clinton zegoen Etxe Zurian eta Erreserba Federala Alan Greenspanek zuzentzen zuen.

Joan den ostiralean, Estatu Batuetako inflazioak azken 40 urteotako punturik altuena harrapatu zuen: % 8,6.

Gainerako herrialdeetan bezala, AEBetan ere energiaren prezioaren garestitzeak eragin du prezioen gorakada etengabea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak