Ekonomia -

Espainian

Moody's agentziak nota jaitsi die 16 bankuri eta 4 erkidegori

Besteak beste, Santander, BBVA, Banesto, Caixa Bank, Nafarroako Rural Kutxa, Popular eta Bankinter erakundeei jaitsi die kalifikazioa.

Moody's agentziak 16 bankuri eta 4 erkidegori jaitsi die nota
Moody's agentziak 16 bankuri eta 4 erkidegori jaitsi die nota
Moody's agentziak 16 bankuri eta 4 erkidegori jaitsi die nota

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moody's kalifikazio agentziak nota jaitsi die Espainiako 16 bankuri, tartean Santanderri eta BBVAri.

Maila bat eta hiru maila arteko jaitsiera izan da, eta honako banku hauek ere jasan dute: Banesto, Unicaja, Caixa Bank, Nafarroako Rural Kutxa, Popular, Sabadell, Banco Cooperativo Español, Bankinter, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa, Caja Rural de Granada, Liberbank, Cajamar Caja Rural eta Lico Leasing.

Kalifikazio agentziaren hitzetan, ''bankuek bere jardunerako dituzten kontrako baldintzak, Espainiaren kaudimen eskasa, aktiboen hondatze azkarra eta kapitalen merkatuera heltzeko duten murrizketak'' dira jaitsieren arrazoiak. Kataluniaren eta Murtziaren nota, zabor bonora

Gainera, Kataluniaren, Murtziaren, Extramaduraren eta Andaluziaren notak ere jaitsi ditu ostegun honetan Moody's agentziak. Kataluniaren eta Murtziaren nota zabor bonoan jarri du, eta Extremadurak eta Andaluziak bikain baxua galdu eta nahikoa jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea