Ekonomia -

LAN GATAZKA

Lehen greba eguna dute gaur Bizkaiko metalgintza sektorean

Metalgintzan ordezkaritza duten sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean lan hitzarmena berritzea eskatzeko.

Pikete informatiboa Murueta ontziolan. Argazkia: Iker Salgado
Pikete informatiboa Murueta ontziolan
Piketeak Murueta ontziolan, Bizkaiko metalgintza sektorearen lehen greba egunean

0:21

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan arloan, greba eguna dute gaur Bizkaiko metalgintza sektoreko langileek. ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CGT eta CNT sindikatuek hiru greba deitu dituzte, eta gaurkoa lehendabizikoa izango da. Ondoren, beste bi greba egun egingo dituzte ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean. 50.000 langile ingururi eragiten dion lan hitzarmena berritzea eskatzen dute.

Goizean goizetik pikete informatiboak egiten ari dira han eta hemen, Basauriko Sidenorren edo Erandioko Murueta ontziolan, esaterako.

Sidenor (Basauri)

Jarraipen datuen inguruko balorazioaren zain, langileen parte-hartzea zabala izaten ari dela aurreratu dute sindikatuek.

11:30ean manifestazioa egingo dute Bilbon, FVEM patronalaren egoitzaren aurretik hasi eta Arriagako zubiraino.

Joan den asteazkenean Lan Harremanen Kontseiluan egindako bileraren ondotik, sindikatuek kritikatu zuten FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalak ez zuela ezer berririk proposatu negoziazioetan.

Ildo horretan, sindikatuek salatu zuten patronalaren "jarrera arduragabea" eta "ulergaitza" dela.

Bestalde, ekainaren 13an Bizkaiko metalgintzako ehunka langilek mobilizazioa egin zuten BECen, makina-erremintaren nazioarteko azokaren inaugurazio ekitaldiarekin bat eginez.

Bizkaiko metaleko sindikatuen protesta BECen atarian
Bizkaiko metaleko sindikatuen protesta BECen atarian
Bizkaiko metaleko sindikatuen protesta BECen atarian

0:40
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria Metalgintza