Ekonomia -

Bigarren jardunaldia

Grezia euroan jarraitzearen alde egin dute G8ko agintariek

Bestalde, Cameron lehen ministro britaniarrak euroguneko krisia konpontzeko "aurrerapausoak" eman dituztela iragarri du. Obama, berriz, hazkundearen eta egonkortasunaren alde agertu da.

Obama, Hollande, Merkel, Cameron eta Medvedev, G8aren otorduan. Efe.
Obama, Hollande, Merkel, Cameron eta Medvedev, G8aren otorduan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G8ko liderrak "Greziaren eurogunean jarraitu eta konpromisoak betetzearen alde" agertu dira, arratsaldean kaleratutako oharraren arabera. "Euroguneko liderrek lurraldeak bizi dituen tentsioak azkar eta era sinesgarrian konpontzeko jarrera babesten dugu, konfiantza, egonkortasuna eta hazkundea bermatzeko", esan dute herrialde garatuenen eta Errusiako ordezkariek.

Munduko zortzi ekonomia nagusietako (G8) ordezkariek bi mehatxu handienen konponbidean aurrerapausoak eman dituztela iragarri du David Cameron lehen ministro britaniarrak. Cap David-en, AEBetan, egiten ari diren bileran, euroguneko krisiarentzako eta petrolioaren prezio altuentzako zenbait konponbide eztabaidatu dituzte.

"Beharrezko planak aplikatuko dira; bankuak, gobernantza eta suebakiak sendotu. Gauza horiek guztiak ahalik eta lasterren egin behar dira" esan du Cameronek Barack Obamarekin egindako bileraren osteko prentsaurrekoan.

Agintari britaniarraren arabera, euroguneko krisiaren kontrako "neurriak erabakitzeko premia handia" antzeman du bileran.

Obama: hazkundea eta egonkortasunaBarack Obama AEBetako presidentearen arabera, hazkundea, finantza-egonkortasuna eta sendotze fiskala guztiok aplikatu beharreko planaren ardatza izatea nahi dute G8ko liderrek.

"Hazkundea, finantza-egonkortasuna eta sendotze fiskala guztiok bultzatu beharreko planaren parte izan behar dira, eta guztiok konpromisoa dugu horrekin", esan du Obamak AEB, Canada, Japonia, Errusia, Errsuma Batua, Frantzia, Alemania eta Italiako bigarren jardunaldiaren hasierako hitzaldian. Helburua "guztiok desio dugun oparotasuna" bultzatzea da.

MerkelAngela Merkel Alemaniako kantzilerrak adierazitakoaren arabera, hazkundea eta doikuntza uztartzen dituen planak erabat baztertzen du egoeraren araberako superraldi-planak. Plan horiek finantza krisiari aurre egiteko erabili ziren azken aldiz.

"Argi geratu da ez direla egoeraren araberako planak, finantza krisian erabilitakoak bezala, eta G8an ados jarri gara plan horiek berriro aplikatzeko aukerarik ez dagoela esateko", esan du Merkelek azken bileraren ostean emandako prentsaurrekoan.

Petrolioaren prezioaPetrolioaren prezioaren gorakadari dagokionez, Energiaren Nazioarteko Agentziari petrolioaren merkatuan eskua sartzeko "neurri egokiak" hartzeko eskatu diote munduko zortzi ekonomia nagusien taldeko (G8) liderrek.

Horixe izan da Camp Daviden egindako goi-bilerako azken zirriborroa ikusteko aukera izan duten iturriek aditzera eman dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea