Ekonomia -

PENTSIOAK

Manifestazio batekin eman diote amaiera pentsiodunek, 13 eguneko txirrindulari martxa erreibindikatiboari

Pentsiodunek gogorarazi dute "lau urte" daramatzatela kalean borrokan, "pentsio sistema publiko baten alde" eta "1.080 euroko gutxieneko pentsioak" aldarrikatuz, besteak beste.

Gaurko manifestazioaren burua Donostian. Argazkia: Xabier Urteaga | EITB Media
Gaurko manifestazioaren burua Donostian. Argazkia: Xabier Urteaga | EITB Media
Los pensionistas vuelven a reivindicar una pensión mínima de 1080 euros

0:00

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pentsiodun bildu dira larunbat honetan Donostian, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako bizikleta martxan parte hartu duten txirrindulariei harrera egiteko, euripean izan arren.

"Pentsio publikoak, duinak eta bidezkoak" eskatzeko, bizikletan egin dituzte 700 kilometro Euskal Herri osoan, 13 egunetan.

Andrea Uña Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileak argi utzi nahi izan du "hau hasiera besterik ez" dela eta "borroka gehiago" etorriko direla. Gogorarazi du pentsiodunek "lau urte eta erdi" daramatzatela kalean pentsioen sistema publikoa defendatzen, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen eta zaintza lanen banaketa defendatzen.

Txirrindulariak Donostiara iritsi ondoren manifestazioa egin dute hiriburuko kale nagusietan, "Pentsio murrizketarik ez. 1.080 gutxieneko pentsioa" zioen pankartaren atzean .

Martxaren amaieran, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ohar bat irakurri du euren aldarrikapenak gogoraraziz eta borrokan jarraitzeko "nahikoa energia" dutela adieraziz. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Pentsioak