Ekonomia -

Goi-bilera, AEBetan

G8ak diziplina fiskalaren eta hazkundearen alde egin du

François Hollande Frantziako presidenteak ziurtatu egin du G8ak ez duela oraindik Espainiako bankuen birkapitalizatea eztabaidatu.

Hollande, Obama eta Merkel, G8aren goi-bileraren atseden batean.
G8 | G8ak hazkundearen eta diziplinar fiskalaren alde egin du
Greziak Eurogunean jarraitu behar duela esan dute G8ko agintariek

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako zorraren arazoa izan dute hizpide nagusi G8ak Camp Daviden egindako bileran. Munduko ekonomia garatuenen ordezkariak eta Errusiakoa ados jarri dira krisiari aurre egiteko aurrekontu zorrotzak eta hazkundea uztartu behar direla esatean.

AEB, Errusia, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Japoniako ordezkariek aurreikusitako denboraren bikoitza behar izan dute euroguneko egoera larria aztertu eta eztabaidatzeko. Horren harian, "Grezia euroan jarraitzearen alde" agertu dira.

Bestalde, François Hollande Frantziako presidenteak ziurtatu egin du G8ak ez duela oraindik Espainiako bankuen birkapitalizatea eztabaidatu. Munduko zortzi ekonomia nagusien ordezkariak Camp Daviden, AEBetan, bilduta daude.

Hollandek hurrengo orduetan Espainiako eta beste herri batzuetako bankuen birkapitalizatzea eztabaidatzeko asmoa duela azaldu du.

Obama-Merkel bileraBarack Obama AEBetako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra G8aren goi-bilera amaitu ostean bilduko dira, Etxe Zuriko iturrien arabera.

Camp Davideko goi-bilera Europako zenbait buruzagirekin banakako bilerak egiteko aprobetxatu du Obamak, lehen bileraren atarian François Hollande presidente frantziarrarekin bildu baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea