Ekonomia -

Familia gastuaren bilakaera

Ardoaren eta behi-okelaren kontsumoa jaitsi da EAEn, krisia dela eta

Dena den, Eustaten arabera, krisi ekonomikoak ez du aldaketa handirik ekarri kontsumo-ohituretan eta familiek elikagaietan astero egiten duten batez besteko gastua 100 euro ingurukoa da.

Ardoaren kontsumoak behera egin du EAEn, krisia dela eta. EITB
Ardoaren kontsumoak behera egin du EAEn, krisia dela eta. EITB
Ardoaren kontsumoak behera egin du EAEn, krisia dela eta. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko familiek ardo, behi-haragi eta tabako gutxiago kontsumitzen dute krisi ekonomikoa dela eta, Eustatek kaleratutako ikerketa batek jasotzen duenez. Dena den, asteroko batez besteko gastuak 100 euro ingurukoa izaten jarraitzen du.

Eustatek familia-kontsumoko gastuaren bilakaeraren inguruan egindako ikerketaren arabera, 2006-2010 artean, kontsumo ohituretan ez da aldaketa nabarmenik izan.

Hala ere, behi-haragiaren kontsumoa % 12 jaitsi da, eta ondorioz, hegazti-haragi gehiago kontsumitu dute. Ardoaren kontsumoak ere % 12 egin du behera eta produktu horretan egindako gastua % 7 murriztu da.

Tabakoaren kontsumoak ere behera egin du, % 6 inguru, baina produktua garestitu denez, gastuaren batez bestekoak ez du aldaketarik jasan, bere horretan mantendu da.

Halaber, Eustaten estatitikak jasotzen duenez, krisia dela eta zenbait elikagai kontsumitzeari utzi dioten familia oso gutxi dago EAEn.

Gastua lurraldeka

Lurraldeka, elikagaiak erosteko astero egiten den gastuaren batez bestekoa antzekoa da. Araban eta Bizkaian 96 euro inguruko erosketa egiten dute astean, eta Gipuzkoan, berriz, 106 euro.

Esnea (2,5 litro astean), ogia (2,5 kilo) eta tabakoa (45 zigarro astean) dira gehien kontsumitzen diren produktuak.

Bestalde, Internet zerbitzua duten familiek hilabetean batez beste 26 euro ordaintzen dituzte. Eta alokairuan bizi direnek, batez beste, 447 euro ordaintzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea