Ekonomia -

Administrazio-Kontseilua

Olivas Bancajako presidenteak dimisioa aurkeztu du

Azken zortzi urteotan "azaltzeko eta ulertzeko zailak diren gauzak pasatu direla nabarmendu du. Antonio Tirado izendatu dute Bancajako jarduneko presidente.

Jose Luis Olivas, Bancajako presidentea. Argazkia: EFE.
Jose Luis Olivas, Bancajako presidentea. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Olivas Bancajako presidenteak dimisioa aurkeztu du astelehen honetan, Administrazio Kontseiluan, eta, haren tokian, Antonio Tirado izendatu dute jarduneko presidente.

Olivasek Bancajako presidentearen kargua utzi du, eta, ondorioz, Bancaja Fundazioarena. Azken zortzi urteotan "azaltzeko eta ulertzeko zailak diren gauzak pasatu direla nabarmendu du. Olivasek azaldu duenez, erakundea SIP batean parte hartzera gonbidatu zuten, eta hainbat kontu-ikuskaritza egin dituzte bertan, bai Espainiako Bankuak baita kanpoko beste enpresa batzuek ere.

Azaldu duenez, ezin daiteke ahaztu "Espainian eta Valentziako Erkidegoan hazkuntza ekonomiko handiko arotik inoiz izandako krisi ekonomiko larrienera pasatu garela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea