Ekonomia -

Irungo ustezko iruzurra

Irungo iruzurreko dirua ez zen Ogasunean sartu, adituen arabera

Bestetik, Iñaki Rica Ogasuneko zuzendari ohiaren arabera, Bravo 150.000 euro ordaintzeko prest zegoen auzia Fiskaltzan salatzea ekiditeko.

Jose Maria Bravo bere abokatuarekin. Argazkia: EFE
Jose Maria Bravo bere abokatuarekin. Argazkia: EFE
Jose Maria Bravo bere abokatuarekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo ustezko iruzurreko epaiketan bi adituk deklaratu dute gaur eta zordunen txostenetan desagertutako dirua, ustez Jose Maria Bravok hartutako kopurua, ez zela inoiz Ogasunean sartu adierazi dute.

Zerga Agentziako teknikari batek eta Aldundiko kontabilitate zerbitzuko zuzendariak deklaratu dute. Lehenengoak 1991 eta 2004 urte bitartean Gipuzkoako Ogasuneko kontuen txosten bat egin zuen, eta honen arabera, Jose Maria Bravo akusatu nagusia errugabetuko lukeen tesia bertan behera geldituko litzateke.

Irungo bulegoko zuzendaria zena Rosa Cobos emaztearekin eta Pedro Atristan bazkidearekin batera dago akusatuta. Orain arte, zordunen dirua Ogasuneko diru-kutxetan dagoela berretsi izan du, eta bere ustez, "ez da ongi begiratu".

Bestetik, Iñaki Rica Ogasuneko zuzendari ohiak kontatu du, Bravo 150.000 euro ordaintzeko prest zegoela auzia Fiskaltzara eramatea ekiditeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea