Ekonomia -

Alemaniara bisita

Lehendakariak malgutasuna "barneratzeko" deia egin du Mercedes-Benzera egindako bisitan

Urkulluk "oso itxaropentsu" amaitu du Alemaniako enpresako zuzendaritzarekin izandako bilera. Gasteizko langileen grebari buruz galdetuta, enpresaren alde agertu da, zuzendaritza eta langileak aintzat hartuta, apustu hori gabe "ez baitago etorkizunik zuzendaritzarentzat, ezta langileentzat ere".

Urkullu, Mercedes-Benzen.
Urkullu, Mercedes-Benzen.
Urkullu lehendakaria itxaropentsu agertu da Mercedesek Gasteizen egin dezakeen inbertsioarekin

02:43

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Mercedes-Benzekin "lankidetza eta elkarrizketarako konpromisoa berritu" du Stuttgarten (Alemania) egindako bilera batean. Horren ostean, Alemaniako enpresak eta automobilgintzaren eta industriaren sektoreak bilatzen dituzten malgutasuna eta bizkortasuna "barneratzeko" deia egin du.

Urkullu eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, EAEko beste ordezkariekin batera, Mathias Geisen Mercedes-Benz Vans enpresako CEOarekin eta enpresako beste arduradun batzuekin bildu dira. Etorkizuneko erronkei buruzko "aurkezpen oso zehatza" jaso dute Alemaniako enpresatik, baita Gasteizko lantegia "aintzat hartzen duten sentsazioa" ere.

Enpresak "Euskadin egingo dituen inbertsioak eta etorkizuneko proiektuak bermatzea" nahi du bisitaren bitartez. "Automobilgintzaren ekosistema industriala hobetzen jarraituko dugu", adierazi du lehendakariak.

Arabako lantegiko beharginak hitzarmen berriaren negoziazioaren harira egiten ari diren grebari buruz galdetu diotenean, "bi plano desberdin" bereizi ditu lehendakariak: batetik, martxoaren 1aren aurretik prestatutako bisita, eta bestetik, lan gatazka.

Urkulluk azpimarratu du planta erabat gelditzen den lehen aldia dela. Lehendakariak eskatu du, gainera, Mercedes-Benzek, automobilgintzako gainontzeko enpresek eta, oro har, ekonomia produktiboaren sektoreak eskatzen duten malgutasuna eta bizkortasuna "barneratzeko". "Kontzeptu horiek egungo eta etorkizuneko errealitatearen barruan barneratu behar dira", adierazi du.

Lehendakaria "enpresaren alde" agertu da; izan ere, lehendakariaren arabera, apustu hori gabe "ez dago etorkizunik zuzendaritzarentzat, ezta langileentzat ere". "Gure apustua enpresaren aldekoa da", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Grebak Alemania Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Mercedes Benz Lan gatazkak Automobilgintza