Ekonomia -

Aurreikuspen ezkorra

Espainiako ekonomiak % 1,6 egingo du atzera aurten, ELGEren arabera

Gainera, datorren urtean % 0,8ko atzeraldia izango omen da. Bestalde, Euroguneko aurreikuspen ekonomikoak okertu egin ditu eta lehen espero zena baino gehiago egingo omen du behera ekonomiak.

Espainiako ekonomiak % 1,6 egingo du atzera aurten, ELGEren arabera. Argazkia: Efe
Espainiako ekonomiak % 1,6 egingo du atzera aurten, ELGEren arabera.
Espainiako ekonomiak % 1,6 egingo du atzera aurten, ELGEren arabera. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGE) aurreikuspenak okertu ditu Espainiako ekonomiarentzat. Espainiako ekonomiak aurten % 1,6 egingo duela atzera aurreikusi du eta datorren urterako % 0,8ko beherakada espero du.

Sei hilabetean behin argitaratzen duen aurreikuspenen txostenean agertzen denez, Espainiako Gobernuak ez du defizit helburua beteko eta zail ikusten du BPGren % 3tik behera kokatzea, baina Europako Batzordea baino baikorrago azaldu da.

Eurogunearen aurreikuspenak ere, ezkorrak

Bestalde, ELGEk Euroguneko ekonomiaren aurreikuspen txarra egin du. Izan ere, aurten eta datorren urtean ekonomia ez dela gehiegi haziko eta atzeraldi erreskada bat sor daitekeela ohartarazi du.

ELGEk uste du Euroguneko ekonomiak % 0,1 egingo duela atzera 2012an, eta azaroan % 0,6ko gorakada espero zuen. Datorren urtean, aldiz, % 1,9ko gorakada izango omen du, aurreikusitakoa (% 1,7) baino handiagoa.

Greziaren egoera da okerrena, 2012an bosgarren urtez jarraian atzeraldian murgilduta egongo baita eta aurten % 5,3ko beherakada izango baitu bertako ekonomiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea