Ekonomia -

Energia

Argindarraren prezioa berriz igo da, eta megawatt orduko 300 euroak gaindituko ditu martxotik lehenengoz

Gaurko 303,07 euroak % 27,4ko igoera dakar joan den asteko astearteko 237,78 euroekin alderatuta, eta % 81,4 gehiago du ekainaren 12ko 167,06 euroekin konparatuz gero.

Artxiboko irudia: pixabay
Artxiboko irudia: pixabay
Artxiboko irudia: pixabay

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tarifa arautua duten bezeroentzako argindarraren prezioak 300 euro/MWh-ak gaindituko ditu astearte honetan martxotik lehen aldiz, 'pool' delakoaren kostua eta gas-enpresentzako konpentsazioa barne, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) azken datuen arabera. Atzo, astelehena, 298,49 eurokoa izan zen prezioa. Hala, batez besteko prezioa % 1,53 igoko da gaur atzokoaren aldean, megawatt orduko 303,07 eurora arte.

Gaurko MWh 303,07 euroak % 27,4ko igoera ekarriko du joan den asteko astearteko 237,78 euroekin alderatuta, eta % 81,4 gehiago duela hilabeteko 167,06 euroekin alderatuta, ekainaren 12an.

Handizkako merkatuari lotutako tarifa arautuaren bezeroentzako argindarraren prezioa ez zen 300 euro/MWh-eko kotatik gorakoa izan joan den martxoaren 10etik,  eta bi egun lehenago, martxoaren 8an goia jo zuen, 544,98 euro/MWh-rekin. Erregistro hori gasaren kotizazioaren espiral gorakorraren esparruan eman zen, Ukrainako gerraren testuinguruan.

21:00etatik 22:00etara izango du kostu handiena argindarrak, 201,6 euro/MWh, eta gutxienekoa, 123,55 euro/MWh, 04:00etatik 05:00etara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea