Ekonomia -

EITB Data

Nola eta nora bidaiatzen dute EAEko herritarrek?

Bidaia gehienak Estatuko beste erkidego batzuetara egiten dira, autoz, eta % 59k beste etxebizitza batzuetan hartzen dute ostatu.

EITB DATA
EITB DATA
EITB DATA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek egiten dituzten bidaien % 88k Estatuko erkidego bat dute helmuga; eta Kantabria, Katalunia, Valentzia eta Gaztela eta Leon dira tokirik bisitatuenak.

Hala ondorioztatu daiteke EITB Mediak turismoari buruz egindako ikerketatik eta Espainiako Estatistika Institutuak 2019an, pandemia aurretik, emandako datuak aintzat hartuta.

Estatuan barrena egindako bidaien % 84 autoz burutzen dira, eta % 59k bigarren etxebizitza batean hartzen dute ostatu, % 40k hoteletara edo antzeko ostatuetara joaten diren bitartean.  

Bi kasuetan egonaldia bost egunekoa da, baina eguneko bataz besteko gastua ezberdina da, ostatuaren arabera. Horrela, bada, hotel batera doan pertsona batek 76 euro gastatzen ditu egunean; gaua beste etxe batean pasatzen duen lagunak, berriz, 23 euro erabiltzen ditu.

Irudia: EITB MEDIA

Horrez gain, bidaien % 12 atzerrira egiten dira eta herrialde bisitatuenak Frantzia, Portugal eta Italia dira.

Bidaia horietatik % 46 hegazkinez burutzen dira eta bidaiaren % 88 hoteletara edo ostatuetara joaten dira. Bataz besteko egonaldia sei egunekoa izaten da.

Halaber, atzerrian, eguneko bataz besteko gastua askoz handiagoa da: 127 eurokoa, hotel edo ostatu batera joanez gero; eta 54 eurokoa, oporrak senideen edo lagunen etxe batean igaroz gero.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia bideoak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aisia Bidaiak EITB Data gaur