Ekonomia -
Datozen urteotan
530 milioi euro, berrikuntza sustatzeko
2015a arte, Jaurlaritzak 530 milioi euro bideratuko ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana finantzatzeko fondo estrategikora. I+G+b esparruan inbertsio sustatzeko helburua du.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak Berrikuntzarako Fondo Estrategikoaren sorrera iragarri du astearte honetan Bilbon. Berrikuntza sustatzeko helburuarekin, funts horretara 530 milioi euro bideratuko dituzte 2015a arte.
Zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana finantzatzea izan du diru horrek helburu. Joan den abenduan onartu zuen Jaurlaritzak plana, eta I+G+b esparruan kudeaketa hobetzeko asmoa du.
Eusko Jaurlaritzako zazpi sail daude plan horren barnean, eta hainbat enpresa eta erakundek ere hartzen dute parte, tartean Ikerbasquek, Innobasquek, Confebaskek, Tecnaliak, Etorbizik eta EHUk.
Euskadin I+G+b esparruan egiten den inbertsioa handitzea du planak helburu. Egun % 2koa da inbertsio hori, eta, etorkizunean, % 3ra igotzea dute asmoa. Berrikuntzan, berriz, 2015ean BPGren % 6ra iristea da jomuga.
Bost sektoretan egin nahi dute bereziki lan: zahartzea, energia, garraioa eta mugikortasuna, esparru digitala eta zientzia munduan.
Hori guztia lortu ahal izateko, guztira, 9.000 miloi euroko inbertsiioa da beharrezkoa.
Aurkezpena egin aurretik, Innobasque elkartearen ohorezko presidente izendatu dute Patxi Lopez.