Ekonomia -

BILBOKO PORTUA

Trafikoak % 4,4 egin gu gora Bilboko Portuan lehen seihilekoan

Negozio-zifra ere hazi egin da (% 4,1), baita bidaiarien trafikoa ere (% 982), 84.814 bisitarira iritsi arte; edukiontziena, berriz, % 2 jaitsi da.

Garabi batek edukiontzi bat betetzen Bilboko portuan. Argazkia: Efe
Garabi batek edukiontzi bat betetzen Bilboko portuan. Argazkia: Efe
Garabi batek edukiontzi bat betetzen Bilboko portuan. Argazkia: Efe

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehenengo sehilekoan, urtarriletik ekainera bitartean, Bilboko Portutik 16 milioi tona inguru esportatu edo inportatu dira, hau da, iazko aldi berean baino % 4,4 gehiago. Negozio-zifrak beste % 4,1 egin du gora, eta bidaiarien trafikoak, berriz, % 982, 84.814 bisitarira iritsi arte.

Hazkunderik handienak solteko produktu likidoetan eman dira, % 14 eta milioi bat tona gehiago, batez ere, findegiaren ekoizpenaren susperraldiak eta gas naturalaren inportazioen hazkundeak eraginda; edukiontziak, berriz, % 2 jaitsi dira, batez ere metalurgia- eta siderurgia-trafikoen jaitsieragatik.

Hori nabarmendu du Ricardo Barkala Portuko Agintaritzako presidenteak portuko jardueraren 2022ko lehen seihilekoaren balantzearen aurkezpenean.

Era berean, ibilgailuen salgaiek (ontzietan arrapala baten bidez sartzen eta ateratzen denak, eta ez garabi bidez) goranzko joera izaten jarraitzen du, eta, ekainera arte, % 29 igo da.

Brexitari, ontzien errotazio handiagoari eta haien edukiera handitzeari esker, ibilgailuen trafikoak gora egin du, eta, igoera hori gehiago nabaritzea espero da urteko bigarren seihilekoan, Barkalak aurreratu duenez.

Negozio-zifraren zenbatekoa 32,6 milioikoa izan da urtarriletik ekainera bitartean; 2021eko aldi berean, berriz, 31,3 milioikoa, hau da, % 4,1eko igoera fakturazioan. Bestalde, seihilekoaren itxierako banku-zor garbia 8,8 milioi eurokoa da, EBITDA halako 0,30.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak