Ekonomia -

Kutxabank

Erreformek ez dituztela 'merkatuak aseko' uste du Fernandezek

Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearen ustez, "lanpostua ia bermatuta dutenei soldatan beste ahalegin bat eskatzea ez da gehiegizkoa".

Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea.
Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea.
Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza erreforma bezalako neurriek edo banketxeen aktiboen balorazioen inguruko azterketek ez dute merkatuak "asetzea" lortuko, "Europar Batasuneko agintariekin adosten ez badira" Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearen ustez.

Hiru euskal kutxek bat eginda sortu den bankuko presidentearen iritzian, "ez dago oso argi" atzerriko aholkulariek egin behar duten lana eta neurri hori "ez kalifikatzea" nahiago duela gaineratu du.

Halaber, azterketa horren emaitzen arabera, agian "hornidura" berriak egin beharko direla ohartarazi du.

Euskadiko soldatak, oro har, Espainiako batez bestekoaren gainetik daudela ekarri du gogora, horregatik, "ez da gehiegi eskatzea lanpostua ia bermatua dutenek, soldatan behintzat, esfortzu handiagoa egitea", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea