Ekonomia -

Estrategia berria

BBVA Latinoamerikako pentsio funtsak saltzea pentsatzen ari da

Pentsioen alorrean Latinoamerikan dituen negozioentzako alternatiba "estrategikoak" bilatzen ari da, eta aukeretako bat aipatu funts "guztiak edo batzuk" saltzea izan liteke.

BBVA Latinoamerikako pentsio funtsak saltzea pentsatzen ari da. Argazkia: EITB
BBVA Latinoamerikako pentsio funtsak saltzea pentsatzen ari da.
BBVA Latinoamerikako pentsio funtsak saltzea pentsatzen ari da. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVA pentsioen alorrean Latinoamerikan dituen negozioentzako alternatiba "estrategikoak" bilatzen ari da, eta aukeretako bat Txileko, Kolonbiako, Peruko eta Mexikoko pentsio funtsak, "guztiak edo batzuk", saltzea da.

Hala eta guztiz ere, oraindik aztertzen ari dira zer egin eta ez du "derrigorrez" salmenta prozesu batean amaitu behar. BBVAko iturriek azaldu dutenez, prozesuak ez du zerikusirik kapital gabeziarekin, "sinergiarik ezean" egun "erakargarria" den negozio bat saltzeko aukerarekin baizik. "Horrelako aktiboen eskaria eta interesa dago", berretsi du aipatu iturriak.

BBVAk Balore Merkatuen Batzordeari jakinarazi dionez, negozioa "erakargarria" bada ere, ez du harreman andirik Banketxearen negozio nagusiekin.

Francisco Gonzalez buru duen banketxeak zehaztu du alternatiben azterketak "hiru hilabete inguru" iraungo duela eta neurriak ez dituztela aurten hartuko.

Dena dela, banketxeak azpimarratu du Latinoamerikako merkatuan apustu estrategikoa egiten duela eta bertan inbertitzen jarraituko duela, "lehentasuna" baita negozioa hazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea