Ekonomia -

efizientzia energetikoa

Merkatariek energia aurrezteko neurrietara egokitzeko epe bat eta malgutasuna eskatu dituzte

Euskomerrek denbora eskatu du "sektoreak logistika antolatu ahal izateko, araudiak ezartzen dituen xehetasunak betetze aldera".

Euskomerrek kolaboraziorako prestutasuna agertu du. Artxiboko argazkia: EFE
Euskomerrek kolaboraziorako prestutasuna agertu du
Euskomerrek kolaboraziorako prestutasuna agertu du. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskomer Euskadiko Merkatarien Konfederazioak Espainiako Gobernuak energia aurrezteko hartutako neurriei egokitzeko aukera ematea eta malgutasuna eskatu du. Euskomerrek sektoreko 101 entitate ordezkatzen ditu Euskadin.

Euskomerren ustean, beharrezkoa da "egokitzeko aldia" izatea, merkatarien sektoreak "logistika antolatu ahal izateko, araudiak ezartzen dituen xehetasunak betetzeko (tenperatura, ate itxiera, argiak itzaltzeko ordutegia...)", bere "egoera zehatzari" egokituta.

Erakundea kolaboratzeko prest agertu da gaur "neurriak merkatariek eskaintzen duten zerbitzuen interesen kontrakoak izan ez daitezen", baina erakundeei "mezu argiak" ematea eskatu die, "gure kideei hartu beharreko neurriak zeintzuk diren modu zuzenean helarazi ahal izateko".

Azkenik, Euskomerrek beharrezkotzat jo du "malgutasuna neurriak martxan jartzeko orduan, sektorearen faktore nagusiak eta eremu geografikoak kontuan hartuta", betiere, "begirada bezeroarengan jarriz, bere erosotasuna baitugu beti helburu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Merkataritza Energia aurreztea Energia gaur