Ekonomia -

INDUSTRIA EUSKADIN

EAEko industriak duela urtebete baino % 45,3 gehiago fakturatu zuen ekainean

2022 honetako hazkunderik handiena da, eta industria negozioen zifraren urte arteko hazkunderik handiena duen hirugarren autonomia erkidegoa da.

Industria siderometalúrgica. Foto de archivo: EFE
Industria siderometalúrgica. Foto de archivo: EFE
Industria siderometalúrgica. Foto de archivo: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko industriaren fakturazioa % 45,3 hazi zen ekainean, aurreko urteko hil beraren aldean; 2022ko hazkunde handiena da. Hala, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan emandako datuen arabera, industria negozioen zifraren urte arteko hazkunderik handiena izan duen hirugarren autonomia erkidegoa da Euskadi.

Urtarriletik ekainera bitartean, berriz, euskal industriaren fakturazioa % 30,3 igo da 2021eko aldi berarekin alderatuz gero. Urtarrilean, Euskadiko industriak bere negozio zifraren % 29,5eko igoera lortu zuen 2021eko hil beraren aldean; otsailean, igoera % 21,3koa izan zen; martxoan, % 14,6koa; apirilean, % 28,5ekoa; maiatzean, % 41,3koa; eta ekainean, % 45,3koa.

Espainian, industriako fakturazioa % 31,7 igo zen ekainean 2021eko hil beraren aldean, eta aurten, % 24 hazi da.

Datuei autonomia erkidegoen arabera erreparatuz gero, ekainean negozio zifrak gora egin zuen autonomia erkidego guztietan. Urte arteko hazkunderik handienak Murtzian (% 61,7), Valentzian (% 45,5) eta Euskadin (% 45,3) izan ziren. Gutxiena, berriz, Kanarietan (% 15,5), Errioxan (% 17,4) eta Gaztela eta Leonen (% 20).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria