Ekonomia -

Lan-gatazka

'Diario de Noticias'en Lan Espedientea bertan behera uztea eskatu dute

Nafarroako kazeta honen langileek elkarretaratze bat egin dute Nafarroako Jauregiaren aurrean haien egoera salatzeko eta Lana Erregulatzeko Espedientea atzera botatzeko eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Diario de Noticias' kazetaren langileek elkarretaratze bat egin dute larunbat honetan Nafarroako Jauregiaren aurrean zuzendaritzak aurkeztutako Lana Erregulatzeko Espedientea bertan behera uzteko eskatzeko. Espediente honen arabera, langileriaren gehiengoari lanorduak % 25 murriztuko diote (% 10eko murrizketa, karguren bat dutenen kasuan).

Nafarroako kazeta hauen langileei elkartasuna erakusteko hainbat komunikabideetako kazetariak, politikariak, sindikalista eta eragile sozial eta politikoak izan dira bertan. Gainera, Espediente honen aurkako 1.500 sinadura bildu dituzte.

Kepa Garcia 'Diario de Noticias'eko enpresa-batzordeak adierazi duenez, joan den urtarrilean soldatak % 8 jaistea onartu zuten langileek. "Hori dela eta, ez dugu neurri hau ulertzen", esan du. Enpresak "zuzendaritzak erabaki ausartegiak hartu ditu, haietariko batzuk sostengaezinak dira", azpimarratu du Garciak.

"Kazetaririk gabe ez dago kazetaritzarik. Kazetaritzarik ez dago demokrazia", "Imagina ezazu 'Diario de Noticias' kazetarik gabeko Nafarroa bat" eta "'Diario de Noticias'sek plan bat behar du" bezalako leloak izan dira pankartetan irakurgai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea