Ekonomia -

ENERGIA AURREZTEKO NEURRIAK

Renfeko doako abonu berria gaurtik aurrera hartu ahal izango da

Abonua eskuratzeko, Renferen webgunean edo aplikazioetan erregistratu behar da. 10 euroko fidantza ordaindu behar da, eta gutxienez 16 bidaia egiten dituztenei itzuli egingo zaie gero diru hori.

Renferen webgunea, bertan izena eman beharra dago doako abonuak lortzeko.
Renferen webgunea, bertan izena eman beharra dago doako abonuak lortzeko.
Renferen webgunea, bertan izena eman beharra dago doako abonuak lortzeko.

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renferen erabiltzaileentzako doako abonu berria eta abiadura handiko bidaia-anitzerako txarteletan % 50eko deskontuak gaurtik aurrera, abuztuak 24, eskuratu ahal izango dira.

Ukrainako gerraren zein energiaren prezio altuen ondorioei aurre egiteko hartutako neurrien artean dago hau, eta baliatu nahi dutenei, abuztuaren 8an ireki zitzaien izena emako aukera Renferen webgunean zein aplikazioetan. Normalean Renferen tresnak erabiltzen dituzten erabiltzaileek urrats hori egina izango dute, datuak erregistratzea baita kontua.

Doako abonu berriak Aldirikoetan, Rodaliesetan eta Distantzia Erdiko Ibilbideetarako balio dute eta irailaren 1etik abenduaren 31 arte erabili ahal izango dira. Abiadura handiko bonu berrien eta Avant abonuen kasuan, hilabete bat luzeagoa izango da erabilera-aldia , 2023ko urtarrilaren 31ra arte.

Abonuak abuztuaren 24tik abenduaren 31ra bitartean erosi ahal izango dira.

Erosteko, fidantza jarri beharko da. Aldirikoen kasuan, 10 euroko fidantza ordaindu beharko da erregistratzean, banku-txartelaren bidez ahal dela. Hala, erabiltzaileak gutxienez 16 bidaia egiten baditu, txartel horretara itzuliko zaio fidantza

Bidaia kopuru hori egin ezean, ez da fidantza itzuliko.

Familia ugariek deskontua izango dute fidantzan ere.

Distantzia Erdiko Ibilbideetarako abonuen kasuan, 20 eurokoa izango da fidantza eta hemen ere, gutxienez 16 bidaia eginez gero, fidantza itzuli egingo da.

Doako abonuak tren geltokietako autosalmentako makinetan eta leihatiletan, webgunean eta Renferen aplikazioan eskuratu ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bidaiak Renfe Dirulaguntzak gaur Energia aurreztea