Ekonomia -

Zergak

Elizak Higiezinen gaineko zergak ordaintzea nahi du PSOEk

Krisi garaian "denak bezala, esfortzu bat egiteko" eskatu dio PSOEk Elizari eta pisuengatik, lokalengatik eta garajeengatik zergak ordaintzeko eskatu du.

Oscar Lopez PSOEko antolakuntza idazkaria. Argazkia: EFE
Oscar Lopez PSOEko antolakuntza idazkaria. Argazkia: EFE
Oscar Lopez PSOEko antolakuntza idazkaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk Espainiako Udaletxe guztiei Elizari Higiezinen gaineko zergak kobratzeko eskatuko duela iragarri du Oscar Lopez PSOEko antolakuntza idazkariak, krisi garaian, "denak bezala, esfortzu bat egin behar duelako".

Leoneko PSOEren XII. Biltzarrean egon da Oscar Lopez eta ukatu egin du neurri horrekin "inoren aurka joatea".

Hilaren 24an PPk eta CIUk baztertu egin zuten Elizak zerga horiek ordaintzeko Ezkerra Anitza taldeak proposatutako ekimena.

PSOEk azaldu duenez, gurtzako tokiek "legedian salbuespena" dute, 1979an Espainiak Elizarekin sinatutako akordioengatik. Bestalde, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak gobernuz kanpoko erakundeek dutena bezalako "zergen inguruko trataera ezberdina" defendatu du, denek "gizarte ekintzak egiten dituztela" argudiatuta.

Cospedal: 'Erreformekin jarraituko dugu'Mariano Rajoyren Gobernuak "beharrezko erreformak" egiten jarraituko duela ziurtatu du Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak, nahiz eta lan horretan PSOEren babesa eduki ez, sozialistek "ahoan ezezkoa baino ez dutelako".

Melillako PPren Kongresuaren amaieran emandako hitzaldian, Cospedalek esan du PPk oposizioko alderdi nagusiarekin akordioak egitea gustatuko litzaiekeela, baina hori lortzen ez badute, ez dutela "gobernatzeari utziko" nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea