Ekonomia -
ENERGIA KRISIA
Espainiako Gobernuak ez du baztertzen energia aurrezteko dekretua lege proiektu bezala tramitatzeko aukera
Modu horretan, dekretuan aldaketak aurkeztu ahal izango dira zuzenketen bidez. Raquel Sanchez Garraio ministroaren arabera, Espainiako Gobernua "segundu oro eta minutu oro" lanean dabil beharrezkoak diren sotengu politikoak lortzeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Raquel Sanchez Garraio ministroak asteazken honetan jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak "ez du arazorik" bihar bozkatuko den energia aurrezteko dekretua lege proiektu bat izateko aukeran.
Modu horretan, dekretuan aldaketak aurkeztu ahal izango dira zuzenketen bidez. Hala ere, Sanchezek adierazi du dekretuaren baliozkotzea edo onespena nahiago duela, herritarren artean ziurgabetasuna ez sortzeko.
Ministroaren arabera, Espainiako Gobernua "segundu oro eta minutu oro" lanean dabil dekretua aurrera eramateko beharrezkoak diren sotengu politikoak lortzeko.
Halaber, gogorarazi du dekretua proiektu lege bezala tramititzen bada ere, energia aurrezteko neurriak aplikatzen jarraitu behar direla.