Ekonomia -

EUROPA

EBZk azeleragailua zapaldu, eta interes-tasak % 1,25eraino igo ditu; historiako igoerarik handiena

Igoera 0,75 puntukoa izan da, hortaz. Interes-tasak ez ziren horrenbeste igotzen 2011ko amaieratik. Erakundeak ohartarazi duenez, datozen hilabeteetan, tasak igotzen jarraituko dute, maileguak garestitu, ekonomia hoztu eta inflazioa arintzeko.

Europaren egoera ekonomiko ezegonkorrari aurre egiteko neurrietako bat da. Artxiboko irudia: EFE
Europaren egoera ekonomiko ezegonkorrari aurre egiteko neurrietako bat da. Artxiboko irudia: EFE
Europaren egoera ekonomiko ezegonkorrari aurre egiteko neurrietako bat da. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasak ehuneko hiru laurden igotzea erabaki du ostegun honetan, % 1,25eraino, igoera historikorik handieneraino, euroguneko inflazioa geldiarazteko, abuztuan % 9,1era igo baitzen.

Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean, EBZk jakinarazi du 0,75 puntu igo dituela, halaber, kreditu-erraztasuna (egun baterako mailegua ematen die bankuei, % 1,50eraino) eta gordailu-erraztasuna (egun baterako gehiegizko erreserbak ordaintzen dizkie), % 0,75era arte.

Diruaren prezioa 2011tik izan duen mailarik altuenean kokatu da, hamarkada bat baino gehiago iraun duen diru-pizgarrien bideari ekin zionetik, EBZk orduan interes-tasak eremu negatiboan kokatzera eraman baitzuen.

Era berean, Europako Banku Zentralaren historian lehen aldiz igo da diruaren prezioa. Antzeko igoera 1999an aplikatu zen azkenekoz, euroa ezartzeko trantsizio-prozesuan.

EBZk azaldu duenez, datozen hilabeteetan ere interes-tasak igotzen jarraitzea aurreikusten dute, "inflazioak oso goian jarraitzen duelako".

Bankuak uztailaren 21ean erabaki zuen euroaren oinarrizko 50 punturen igoera, igoerarik gabeko 11 urteko aldiari bukaera emanez. Christine Lagarde Bankuko presidenteak azaldu zuenez, erabaki horren helburua Europaren % 2ko inflazio helburua epe ertainean betetzea zen.

Bi hilabete baino gutxiagoren ondotik, ikasturtearen hasieran eta uztaileko igoera historikoaren eragina aztertu ondoren, Banku Zentralak interes-tasak % 1,25eraino igotzea erabaki du.

EBZk 2022rako inflazio-aurreikuspena igo du eurogunerako, % 8,1era arte

Erakundeak epe ertainean inflazioa % 2an kokatzea du helburu, eta hori lortzeko neurriok modu erregularrean aztertuko dituela azaldu du. Oraingoz, erakundeak gorantz berrikusi ditu aurreikuspenak, eta 2022an inflazioa % 8tik gora egongo dela kalkulatu du, eta datorren urtean % 5,5era eta 2024an % 2,3ra jaitsiko dela.

Era berean, Euroguneko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak jaitsi ditu 2023rako, % 0,9ra (aurreko kalkuluan baino 1,2 puntu gutxiago), eta 2024ra, % 1,9ra (0,2 puntu gutxiago) jaitsi da, baina 2022koa % 3,1era igo du.

Europako Banku Zentralak euroguneko hazkundearen moteltze "nabarmen" bati egotzi dio jaitsiera hori, eta urte honen amaieran eta 2023ko lehen hiruhilekoan geldialdia espero du, energiaren prezio altuek erosketa ahalmenean duten eraginagatik, bai eta egoera geopolitiko txarrak familien eta enpresen konfiantzan duen eraginagatik ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia EB Europa Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa EBZ