Ekonomia -
Baldintza zorrotzagoak
Rochek botika gutxiago salduko dizkie zorrak dituzten ospitaleei
Konpainia farmazeutikoak sendagaien salmenta mugatu die Espainiako 11 ospitaleri. Hitzartutakoak baino sendagai gehiago behar izanez gero, eskatu eta berehala ordaindu beharko dizkiote konpainiari.
Erredakzioa
Roche konpainia farmazeutikoak botiken salmenta mugatu die Espainiako 11 ospitaleri, ez ordaintzeko arriskuaren aurrean, dena den, ez dutela sendagaien horniketa eten argitu dute enpresako iturriek.
Halaber, konpainiako hainbat iturrik jakitera eman dutenez, ospitale horiek aurretik hitzartutako sendagai kopurua baino gehiago behar izanez gero, botikak eskatu eta berehala ordaindu beharko dizkiote.
Konpainiak Espainiako 11 ospitaleri baldintzak zorroztu dizkiela aitortu du, hiru Valentziako Erkidegokoak dira, beste hiru Andaluziakoak eta Gaztela-Leongoak eta beste bi Gaztela-Mantxakoak, baina ez du argitu zehazki zeintzuk diren.
Roche konpainia farmazeutikoak botiken salmenta mugatu die Espainiako 11 ospitaleri, ez ordaintzeko arriskuaren aurrean, dena den, ez dutela sendagaien horniketa eten argitu dute enpresako iturriek.Halaber, konpainiako hainbat iturrik jakitera eman dutenez, ospitale horiek aurretik hitzartutako sendagai kopurua baino gehiago behar izanez gero, botikak eskatu eta berehala ordaindu beharko dizkiote. Konpainiak Espainiako 11 ospitaleri baldintzak zorroztu dizkiela aitortu du, hiru Valentziako Erkidegokoak dira, beste hiru Andaluziakoak eta Gaztela-Leongoak eta beste bi Gaztela-Mantxakoak, baina ez du argitu zehazki zeintzuk diren.