Ekonomia -
Proiektu estrategikoa
2040rako EAEko langabezia tasa % 6tik jaistea jarri du helburutzat Jaurlaritzak
"Euskadiren etorkizunaren oinarriak ezartzeko" proiektua egin du Jaurlaritzak, aldundiekin, hiru hiriburuetako udalekin eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin batera. Dokumentua gainerako agente publiko eta pribatuen esku utziko dute orain, ekarpenak egin ditzaten.
EITB Media
2040 urterako Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langabezia tasa % 6tik beherakoa izan nahi luke Eusko Jaurlaritzak, gobernuak aldundiekin eta hiru hiriburuetako udalekin batera egindako proiektu estrategiko batean jaso duenez. Ekimena Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak koordinatu du "2040rako Euskadiko Ongizaterako Lehiakortasuna: ekintzarako gogoeta" izeneko egitasmoa.
Proiektu horren barruan, Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen sailburuak eta aipatu erakundeetako ordezkariak lan saioa eduki dute gaur.
Dokumentua burututa, gainerako erakunde eta agente ekonomiko eta sozialen esku utziko dute abendura arte, ekarpenak egin ditzaten. 2040an, Euskadi "lurralde oparo, berritzaile, konektatu, konprometitu, inklusibo eta iraunkorra" izatea du helburu egitasmoak, "Europan leku bereizia eta erreferentziazkoa izango duena, bizitzeko erakargarria". Hori horrela izan dadin helburu ekonomikoak —langabezia % 6az azpikoa izatea edota pobrezia tasa txikiena duten Europako eskualdeen % 10en artean egotea—, ingurumen arlokoak —"karbonozko lurralde neutroa" izatea du xede— edo ikerketa eta garapenaren ingurukoak —Europako eskualde lider bihurtzea berrikuntzan—.