Ekonomia -

Polemika

Bancajako zuzendariak ez du jasoko 14 milioi euroko pentsioa

Goirigolzarrik Gobernuari bermatu dionez, Aurelio Izquierdok ezingo ditu gauzatu pentsio eskubideak.

Aurelio Izquierdok ez du jasoko 14 milioi euroko pentsioa. EFE
Aurelio Izquierdok ez du jasoko 14 milioi euroko pentsioa. EFE
Aurelio Izquierdok ez du jasoko 14 milioi euroko pentsioa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurelio Izquierdo Bancajako finantza zuzendariak ez du kobratuko azkenean 13,9 milioi euroko pentsioa erakundea uztean, Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak Espainiako Gobernuari bermatu dionez.

Izquierdo Bancajako presidentearen begikoa izan zen, eta ia 14 milioi euroko pentsioa jasotzeko eskubidea dauka, Bankiako elkarte nagusiaren (Banco Financiero y de Ahorros) memorietan agertzen denez.

Dena dela, Bankiaren iturriek azaldu dutenez, Izquierdorekiko "konpromisoak" Bancajarenak dira, ez Bankiarenak edo Banco Financierorenak, eta erakunde horren kapital parte-hartzea desagertu egingo da Gobernuak 23.000 milioi euro ematean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea