Ekonomia -
Inbertsioekin arazoak
Gobernuak estatutuak bete nahi ditu, baina 'ez dago dirurik'
Montoren hitzetan, autonomia estatutuetan jasotzen diren inbertsioak betetzea da Gobernuaren ''borondatea'', baina ''orain ez dago horretarako dirurik''.
Erredakzioa
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroaren hitzetan, autonomia estatutuetan jasotzen diren inbertsioak ''zehatz-mehatz'' betetzea da Gobernuaren ''borondatea'', baina ''orain ez dago dirurik'' inbertsio horiek aurrera eramateko. Defizita murriztea da Estatuaren betebeharra orain, ministroaren ustez.
Kongresuko kontrol saioan egin ditu adierazpenak Montorok. "Ez dago diru publiko gehiago, eta ez dago defizita handitzeko aukerarik, zor publiko gehiagorik gabe'', azaldu du ministroak, PSC alderdiko diputatu batek Kataluniako estatutuan jasotzen dena betetzeko eskatu ondoren.
Kataluniako, Andaluziako, Balear Uharteetako, Aragoiko, Extremadurako eta Gaztela eta Leongo erkidegoetako estatutuetan Estatuko Aurrekontu Orokorrean biltzen ez diren inbertsioak jasotzen dituztela nabarmendu du PSCko diputatuak. Horren ustez, Gobernuak ''ez duelako nahi'' ez du betetzen hor jasotakoa.