Ekonomia -
EITB DATA
Alabort: "Jendeak kontsumitzen jarraitzen du, etorkizunean dena garestiago egongo den beldurrez"
Nola eragiten ari da egungo inflazioa ondasunen eta zerbitzuen kontsumoan? Hainbat pertsonarekin hitz egin dugu galdera horri erantzuteko.
EITB MEDIA
Endika Alabort ekonomialariaren esanetan, krisi baten atarian, normalean, jendea kontsumitzeko orduan kontserbadoreago bihurtzen da, baina, gaur egun, kontrakoa gertatzen ari da. Inflazioarekin, jendea gehiago kontsumitzen ari da, prezioak gehiago igoko diren beldurrez.
Bere aldetik, Garbiñe Mozo Tolosako (Gipuzkoa) merkatarien elkarteko kideak esaten duenez, oraingoz ez dute jendearengan beldurrik sumatu kontsumitzeko orduan. Hala ere, uste du negu honetan jendeari iristen zaizkion fakturen araberakoa izango dela kontsumoa; hor ikusiko da familien gastu-ahalmena.