Ekonomia -

Lege erreforma

Sailburu ohiek ez dituzte osagarriak jasoko pentsioetan

Eskubide hori, soilik, lehendakariek izango dute.

Legebiltzarra.
Legebiltzarra.
Legebiltzarra.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzako sailburu eta sailburuorde ohiek ez dituzte osagarriak jasoko pentsioetan erretiroa hartu eta gero. Orain arte, kargua mantentzen zuten soldataren erdia bermatuta zuten, baina, hemendik aurrera, beste langileek bezala, kotizazioaren araberakoa izango da.

Orain arte jasotzen zuten osagarriekin, gutxienez 43.500 eta 39.300 euro bitarteko soldatak bermatuta zituzten sailburu eta sailburuordeek.

Legebiltzarrean onartu dute legea, eta Aralarrek izan ezik (abstenitu egin da), beste alderdi guztiek aldeko boza eman dute. Era honetan, egun jada osagarri hori jasotzen dute sailburu eta sailburuordeek mantenduko dute soilik.

Bestetik, muga bat ezarri dute; gehienez 24.526 euro jaso ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea